Urdaibai
Kontaktua
Bazkidea egin
Gure ondare naturalaren kudeaketa eta kontserbaziorako fundazioa
Erdaraz Ingeleraz Sarrera | Programak | Finantziazioa | Jarduerak | Berriak | Loturak Eskubide bereiziak
Berriak
 Uradaibai Fundazioak Ingurunearen berririk interesgarrienak eskeintzin dizue

Orrialdea1: 1 tik 25 ra

Amunategi ibaiondoko basoan jarritako habia-kutxak



Amunategi erreka ondoko basoaren lehengoratze-lanen osagarri gisa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kontserbazio Sailatik jasotako 20 habia-kutxa ipini ditugu. Inguruan zuhaitz zahar gutxi direnez ohitura trogloditak dituzten hegaztiek aukera eskasa dute habia egiterakoan (batez ere, amilotxak). Habia-kutxak ipiniz zuloen eskasia konpentsatzeko asmoa dugu ibaiondoko baso honetan. Habia-kutxak Busturia eskolako umeen laguntzagaz jarri genituen. Gainera, ekintza honen bidez Urdaibai Biosfera Erreserbako biodibertsitatea kontserbatzeko ibaiondoko basoen lehengoratzeak duen garrantzia umeei irakasten diegu.
2008-4-8
Amorebietako zikoinen habia



Urdaibai Fundazioa garatzen ari den birsartzeko proiektuaren barnean, Lizarrek eta Ambek, 2007an Foruan askatutako zikoinek, habia eraiki dute eta ari dira inkubatzen Amorebietako erdi-erdian, telefonia-antena batean.
2008-3-25
Urdaibaiko Hirugarren Zikoinen Jaia



Udal-taldearen laguntzagaz, joan den martxoaren 2an Urdaibaiko Hirugarren Zikoinen Jaia ospatu genuen Foruan. Musika alaia eta haurrak animatzeko taldea izan genuen. Bertan, Forua udalerriko ordezkariek, Igor Duñabeitia Alkate jauna eta Kultura zinegotzia den Izaskun Arrieta andereak, eta Gernikako Ingurugiro zinegotzia den Aloña Arronategi andereak ,diplomak eta opariak eman zizkien 2007an jaiotako umeei. Jaialditxoaren amaieran Urdaibai Fundazioa garatzen ari den birsartzeko proiektuaren azken lau zikoina askatu genituen. Jaialdira 450 lagun inguru etorri ziren.
2008-3-3
Iberdrolarekin kolaboratzeko akordioa



Iberdrola, Gorabide eta Urdaibai Fundazioaren arteko kolaboratzeko akordioai esker Lehen Iberdrolaren Zuhaitz Eguna ospatu dugu, Bermeon (Bizkaia) baso berri bat lehengoratzeko asmotan. Ekimen honen bidez, basoa kontserbatzeko eta lehengoratzeko garrantziaz eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko basoak duen balioaz Iberdrolaren eta Gorabideren langileak kontzientzatu nahi dira. Iberdrolaren Zuhaitz Eguna hurrengo urteetan Bermeon jarraituko da ospatzen, 5 ha-ko hedadura izango duen “Iberdrola basoa” osatu arte.
2008-2-18
Lehenengo Euskal Herriko Lurralde Zaintza Jardunaldietan hartu genuen parte



Ekolurraldea proiektuak eta Eusko Jaurlaritzak otsailaren 1 eta 2an antolaturiko Euskal Herriko Lehenengo Lurralde Zaintza Jardunaldietan hartu genuen parte. Jardunaldi hauetan, lurralde zaintzen duten hainbat erakundek, Urdaibai Fundazioak barne, lurraldea kudeatzeko tresna legez lurraldearen zaintzak duen balioari buruz mintzatu zuten. Gainera, Urdaibai Fundazioak Busturian jagoten dituzten lursailak bisitatu ziren azken egunean.
2008-2-4
Uzelai eta Daphne, berriro ere Urdaibain



Hirugarren urtez Uzelai eta Daphne itzuli dira Urdaibain kumatzeko. Uzelai 2005an askatu genuen arra da, eta Daphne, kanpotik etorritako emea dugu. Iaz gertatu zen bezala, espero dugu zikoina gazte berriak hegaz egingo dutela datorren udan Urdaibaiko zeruetan.
2008-2-1
Euskadiko Kutxarekin kolaboratzeko hitzarmen berria



2008an Euskadiko Kutxak konpromesu bat sinatu nahi izan du beren bezeroekin eta ingurumenarekin, Urdaibai Fundazioarekin akordio batetara ailegatuz. Honi esker, bertoko 4.000 zuhaitz sartu ditugu Bermeon (Bizkaia), Zestoan (Gipuzkoa), Ozaetan (Araba) eta Lesakan (Nafarroa). Azpimarratu behar dugu Lesakako udalaren laguntza eta gogoa handiak.
2008-1-14
Quercus programa 2007an



2007an Quercus programa aurreratu da oso. Beste 19 jagote-akordio berriak sinatu ditugu: 15 Bizkaian, 2 Gipuzkoan, 1 Araban eta 1 Nafarroan. Gaur arte, 34 lursail mantentzen dugu zaintzan, osoan Urdaibai Fundazioaren babesean dauden 90 hektarea inguru izanik. Aurten 5804 landare eta 250 hazi landatu ditugu, 300 bolondresen laguntzarekin. Arrakasta handia izan dugu eta bai lursaileen jaubeak bai Urdaibai Fundazioaren kideok oso pozik geratuko gara.
2008-1-8
Busturiako udala Urdaibai Fundazioaren lehen bazkide babeslea da



2005tetik Urdaibai Fundazioak Busturiako udalarekin kolaboratu du, biodibertsitatearentzako balio handia duen Aingerubideko hariztitxoa kudeatuz. Ordutik hona, Busturiako udalak zeharo lagundu dio Urdaibai Fundazioari kontserbazio ekimenak burutu ahal izateko. Aipagarriak dira adibidez, Zuhaitz Egunaren ospakizunak, bertoko basoaren eta ibaiondoko landarediaren kontserbazio ekintzak Amunategi errekan, Urdaibain zikoina zuria birsartzeko programa eta ondare historikoa hobetzeko ekimenak. Hau guztia kontutan harturik, Busturiako udalak postura handi bat egin nahi izan du ingurumenaren alde eta Urdaibai Fundazioarekin hitzarmena sinatu du erakunde honen lehenengo bazkide babeslea izateko asmoz. Hitzarmen honi esker babes ekonomiko eta logistikoa ezartzen da, Urdaibai Fundazioak Busturiako udalerrian lanean jarraitzeko eta jasotako diru-laguntzak Busturian bertan erabiltzeko konpromesuaren bidez.
2007-11-12
Natura Fundazioarekin eta Torrespapel enpresarekin sinatutako kolaborazio-hitzarmena



Urdaibai Fundazioaren diruari esker, eta laguntza publikoari (Busturiako udala eta Eusko Jaurlaritza) eta pribatuari esker (Natura Fundazioa eta Torrespapel) Amunategi errekan bertoko beste 1.500 zuhaitz eta zuhaizka landatu ditugu, aurretik 5.000 landarei gehitzen direnak. Proiektu honen bidez, Urdaibaiko Ibai Sarearen LIC –ean eta Artadi kantauriarren Berarizko Babespeko Eremuan dagoen Amunategiko ibaiondoko baso mistoa lehengoratzen ari gara. Aurreko urteetan bezala, Lecta taldean dagoen Torrespapel enpresak gizartearekin eta ingurunearekin duen konpromesua erakusten du, baso-lehengoratzearen proiektu honetan parte hartuz.
2007-6-30
URDAIBAIN JAIOTAKO LEHEN ZIKOINEN ERAZTUNKETA



Foruan jaio ziren lauetatik, soilik bi zikoina kumeak bizi dira, ziurraski aurtengo udaberri euritsua dela kausa. Joan den ekainaren 8an eraztunak jarri genizkien Busturiako herri eskolako umeen laguntzagaz, zeintzuk Uzelai, kumeen aita, babestu baitzuten. Eraztun hauei esker identifikatu ahal izango ditugu behin habia utziz gero eta horrela euren gorabeheren berri izango dugu.
2007-6-27
URDAIBAIKO LEHENENGO ZIKOINAK JAIO DIRA



Ea mende bat igaro ondoren, lehenengo zikoinak jaio dira Atxagan (Forua-Kortezubi) Urdaibai Fundazioaren birsartzeko proiektuari esker. Jaioberriak diren lau zikoin txikitxu hauek 2005ean askatutako Uzelai izeneko arraren kumeak dira. Ama berriz, jatorri basatikoa da.
2007-5-4
2007.ko Zuhaitz Eguna: lehengoratu eta kontzientzia piztu



Zuhaitz Eguna zela eta, Busturia eta Gernikako udalen laguntzagaz landaketa berriak egin genituen. Busturiako ekitaldia otsailaren 25ean ospatu zen eta bertan 900 zuhaitz (batez ere haltzak eta lizarrak) landatu genituen hogeita hamar boluntarioen lanari esker. Fundazioak udalaren laguntzagaz garatzen dituen Axpe errekako lehengoratze-lanetan kokatuta dago landaketa hau. Gernikan, hiru ikastetxeko 140 inguru ikaslek 300 zuhaitz landatu zituzten martxoaren 9, 12 eta 13an. Landaketa honen bidez bariante lanek hondatutako Oka ibaiertzaren lehengoratze-prozesua laguntzen dugu.
2007-3-19
Zikoiken jaia



Martxoaren 4ean Urdaibai Erreserbako Bigarren Zikoinen Jaia ospatu genuen Foruan. Bizkaiko Foru Aldundia eta Forua, Gernika, Muxika, Kortezubi eta Busturiako udalerrien laguntzaz. Urdaibai Fundazioak antolatutako jai-ekitaldi honetara 750 lagun inguru bildu ziren. Herriko Alkatearen ongietorriaren ondoren bertsolari bikote batek jai-giroa berotu zuen 2006an jaiotako umeentzako diplomak eta opariak banatu aurretik. Azkenik, bost zikoina askatu genituen ikusmin handiko giro bero batean.
2007-3-12
Basoa kontserbatu eta berreskuratu



Urdaibai Fundazioaren eta Euskadiko Biologoen Elkargoren eskutik, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundurik,Urtarrilaren 27 eta 28an Natur Ondarearen kontserbaziorako II Jardunaldiak ospatu dira. Jardunaldiok baso-errestaurazioa eta baso-kontserbazioa izan dute hizpide. Ea 100 bat lagunak hartu dute parte eta arretaz hamar jakintsuen azalpenak entzun dituzte ekosistema baliotsu honen zenbait aspektutan: Zer da basoa? egungo egoera, fragmentazioaren arazoa,zuhaitz zaharrak, hildako zuhaitzak… Horrez gain, zenbait Erakunde ez gubernamental-ek aurrera eramaten duten lana erakutsi dute..
2007-2-1
Zaintzarako akordio berria



Joan den azaroaren 13an lursail baten jabearekin zaintza-akordio berri batera heldu ginen. Lursaila Busturiako udalerrian dago, bi hektareako azalera du eta une honetan eukaliptoak ditu. Laster eukalitadiaren mozketa gauzatuko da ohikoak baino bigunagoak diren baliabideak erabiliz eta orduan baso mistoari eta haltzadi-lizardiari dagozkien zuhaitz eta zuhaixka espezieak landatuko ditugu
2006-11-24
Ondasun Naturalaren Kontserbazioari buruzko II Jardunaldiak



2007ko urtarrilaren 27 eta 28an Ondasun Naturalaren Kontserbazioari buruzko II Jardunaldiak ospatuko dira Gernikan. Jardunaldiok Euskadiko Biologo Elkargoarekin batera antolatu ditugu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du. Oraingo honetan basoa izango dugu hizpide. Larunbatean zehar, azaroak 27, basoaren kudeaketan jakintsuek guztira 8 hitzaldi eskainiko dizkigute. Igandean ordea, azaroak 28, irteera bat antolatu dugu eskualdeko zenbait baso-ekosistema bisitatzeko. Jada izena emateko epea zabalik dago eta helbide elektroniko honetara bidali dezakezue.
2006-11-24
Akordio berri bat Urdaibain



Joan den uztailean jabe pribatu batekin akordio batera iritsi gara Amunategi errekaren ondoan duen lursaila kudeatzeko. Busturian dagoen lursail honek 7,5 bat hektarea ditu. Horietatik 3 ha eukalipto landaketa bati dagozkio, eta gainontzekoa artadi kantauriarri eta baso mistoari. Lursaila Urdaibaiko artadi kantauriarreko Garrantzi Komunitario Lekuan (ES2130008) kokaturik dago bete betean. Eukalipto landaketak ibaiertza eta ondoko zonaldea estaltzen zuen eta dagoeneko bota izan da. Ondorioz, udazken eta negu honetan lursaila prestatu eta landaketari ekingo diogu, bertako landare-komunitateen espezieekin (haltzadia eta harizti-lizardia).
2006-9-12
Landaketa kanpainia

2006ko urtarrila, otsaila eta martxoaren zehar gure baso-jabeen sareko 6 sailatan aritu gara. 6 jardunalditan eta 102 bolondresen ezin-estimatuzko laguntzarekin guztira 1931 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditugu. Dudarik gabe, zuhaitz eta zuhaixka horiek etorkizunean ondasun natural aberatsagoa eta dibertsoagoaren parte izango dira.


2006-7-4
Zikoina berriak



Zikonia Zuria Urdaibaiko Erreserban birsartzeko proiektuaren bigarren faseari urriaren 5ean eman genion hasiera Vallcalent-eko (Lleida) Basa-fauna Suspertzeko Tokitik ekarritako 24 aleei harrera ematearekin batera. Ekitaldia Atxagako Birsartzeko Zentruan ospatu zen eta bertan Foru, Kortezubi, Muxika eta Busturiko alkateek hartu zuten parte, baita Muxikako Urretxindorra eskolako maisu eta umeek ere. Atxagan mantenduko diren zikoina berri hauek 2007an askatuko ditugu, jaialditxo bat egin ondoren.
2005-11-16
Ondare Naturalaren Kontserbaziorako I Ihardunaldiak



Urdaibai Fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak urtarrilean ”Biodibertsitatea babesteko kudeaketa tresnak” izenpeko Ondare Naturalaren Kontserbaziorako I Ihardunaldiak antolatu zituzten. Bertan, aditu eta gizarte erakunde ezberdinek helburu hau lortzeko esperientzia eta estrategia berrienak azaldu zituzten.
2005-4-13
Landaketa kanpainia



Quercus programaren barnean, 2005eko neguan zehar burutu dugun landaketa kanpainia bukatutzat eman zen pasadan martxoaren 13an. Landaketa ihardunaldiak 8 izan ziren 7 lursail ezberdinetan eta, guztira, 1.305 zuhaitz eta zuhaiska landatu ziren. Guzti hau gurekin aritu ziren 98 bolondres, bazkide eta laguntzaileei esker egin ahal izan zen.
2005-3-31
Zikoinen askapena



Zikoina Zuria Urdaibain birsartzeko proiektuaren lehenengo aleen askapena ospatzeko, 400 pertsona inguru bildu ginen Foruan joan den martxoaren 5ean. Proiektuaren atalak eta helburuak azaltzen zituen emanaldi baten ondoren, proiektuan parte hartu duten udaleen alkateek 2004ean jaiotako umeei diplomak banatu zizkieten.
2005-3-31





2004-10-28





2004-10-28

2  Hurrengoak
• Posta Kutxa 172, Gernika 48300 Bizkaia • 94 405 21 87 - 606 14 18 37 •