EGUNGO EGOERA
BALDATIKA PROIEKTUA
ATXAGA PROIEKTUA |
 |
EGUNGO
EGOERA |
|
Hezeguneak (padurak, ibaiak, aintzirak, urmaelak,...)
ingurugiro ahulak dira, gainazalaren sustsiketa
zuzenen (lehorketak) zein baldintza naturalen
aldaketen (uren kutsadura, ubideratzeak, ...)
ondorioz. Gainera, erabateko gainbeheran dauden
animalia eta landareentzat oinarrizko ekosistemak
dira, nazio zein nazioarte mailan, horregatik
bere kontserbazioa aipatutako izaki bizidunen
etorkizuna bermatzeko aukera bakarra da.
Euskal Herriak azken bi mendeetan antzinako
kostaldeko hezeguneen gainazalaren erdia galdu
du, eta bere ibai eta baita erretenei lotutako
ekosistema zingiratsuen portzentaia handi
bat ere. |
|
|
|
Aqua programa euskal hezeguneen egoera hobetzeko
diseinatu da, andeatutako eremuak zaharberrituz,
ingurugiro zingiratsu berriak eratuz eta jadanik
esistitzen direnak kontserbatuz. |
|
|
|
Goruntz |
|
Modu iraunkorrean urez betetako ingurugiro
akutikoen hedadura txikia eta gizakiaren
gehiegizko presioa dira Urdaibaiko Biosfera
Erreserbako padurekin lotutako fauna
urtarraren ugaritasuna eta aniztasuna
mugatzen duten faktore garrantzitsuenetako
batzuk. |
|
|
|
Baldatika proiektua XX. mendearen hasieran
eman zen trenbidearen eraikuntza eta Gernikako
Itsasadarraren kanalizazioaren ondorioz hondatu
eta itxitako meandro baten ibai eta marearteko
dinamikaren berriztapen partzialean datza.
Honek ekarriko dituen onuren artean azpimarragarriak
dira hegazti, anfibio eta ornogabeen aniztasunaren
hobekuntza eta kontserbazioa eta hegazti-fauna
migratzaile eta hibernatzaileari harrera egiteko
gaitasunaren areagotzea.
Proiektua idazketa fasean dago eta Urdaibaiko
Biosfera Erreserbaren Patronatuak finantziatzen
du. |
|
|
 |
ATXAGA
PROIEKTUA |
|
|
Bacharis Halimifolia XX. Menderaren
erdialdean lorezaintzarako landatutako aleetatik
eratorri eta padura kantauriarretan kokatutako
zuhaixka iparramerikar bat da. Dibertsitate
botanikoa murriztu, paduren lohiz betetze
prozesuak azkartu eta fauna urtarrarentzako
habitata murrizten duten duten eraketa trinkoak
osatzen dituzte.
Atxaga proiektua Urdaibaiko Biosfera Erreserbako
paduran 6 Ha-ko azalera duen eremutik espezie
inbaditzaile honen ezabaketa mekanikoan eta
birkolonizazioa ekiditeko ondoren lursail
hori urez betetzean datza. Erreserban zuhaixkaren
hedadura murrizteaz gain, fauna urtarraren
habitaterako onura ekarriko du (Ur-ipurtatsa,
Lezkari Karratxina, San Antongo Igeltxoa,
...).
Proiektua idazketa fasean dago. Finantziaziorako
fondo propioak eta Caixa de Catalunyaren Territori
i Paisatge Fundazioaren laguntza ditugu. |
|
Goruntz |
|
|