Kontaktua
Bazkidea egin
Erdaraz Ingeleraz Sarrera | Programak | Finantziazioa | Jarduerak | Berriak | Loturak Eskubide bereiziak
BIODIBERTSITATE PROGRAMA
Programetara itzuli
CICONIA PROIEKTUA
Mendeetan zehar Euskal Herriko naturak jasan dituen aldaketen ondorioz, paisaia zein ekosistemen egitura eta funtzionamendua bere jatorrizko formatik nahiko urrun daude. Horrela, lehenago gure lurraldean ugariak ziren espezie askok edo, gutxienez, arruntak zirenek, beren populazioa lermatuta ikusi dute, beren banaketa eremuak murriztuta, kasu batzuetan desagertuta daudelarik.

Hona hemen honi buruzko datu batzuk:
• 151 landare arriskuan dauden espezieen euskal katalogoan daude.
  • 145 ornodun arriskuan dauden espezieen euskal katalogoan daude.   • EAEko 40 flora eta fauna espezie Europan arrisku larrian direnen artean daude (Directiva Habitats).
   
Biodibertsitatea Programak arriskuan dauden espezieen egoera hobetzea bilatzen du. Horretarako, ikerketak egiten dira espezieen ugaritasuna, banaketa eta ekologiari buruz eta populazioak areagotzeko, espezieak birsartzeko eta fauna zein floraren kontserbaziorako eremua maneiatzeko proiektuak burutzen dira.
CICONIA PROIEKTUA
Goruntz
Amiamoko Zuria hegazti handia da (Pisua: 2,7-4,5 kg; Hego-luzera: 200-210 cm). Arrak eta emeak itxura berdina dute: gorputz zuria, hego zuriak eta gorri koloreko mokoa eta hankak.

Eremu zabaletan bizi da eta zuhaitzetan zein eraikuntzetan egiten du habia. Intsektuez, igelez, sugeez, saguez, satorrez eta arrainez elikatzen da.

Amiamoko Zuria Iberiar Penintsularen mendebaldean bizi da baina oso urria da Erlaitz Kantauriarrean. Espezie migratorioa da, negua Afrika subsahariarrean igaroten duena. Hala ere, gero eta gehiago dira negua Iberiar Penintsulan pasatzen dutenak.

Amiamoko Zuriaren populazio europarrak larriki behera egin zuten 50. hamarkadatik aurrera. Zorionez, azken bi hamarkadetan Iberiar Penintsulan bizi diren populazioen artean bereskuratze garrantzitsu bat eman da. Gaur egun 20 bikote baino gehixeagok habia Euskal Herrian egin arren, Bizkaian Orduña eta Durangon baino ez daude. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban pase migratzaileetan soilik ikusten dira, mende bat baino gehiago igaro baita amiamokoek bertako dorre eta kanpandorreetan habiarik egiten ez dutenetik.
CICONIA PROIEKTUAk Urdaibaiko Biosfera Erreserban Amiamoko Zuriaren populazio habiagile egonkorraren finkapena erraztea du helburutzat, Bizkaian espezie honen berreskuratze prozesurako mesedegarri izan dadin.
Proiektua Atxagako Zentroan (Forua-Kortezubi) burutzen da eta amiamokoak bi urtez itxian mantendu ondoren aske uztean datza. Horretarako landazabal-haltzadi eremu batean kaiola handi bat eraiki da. Arrazoi desberdinengatik (habiatik jausi izana, ahulezia, etab.) faunaren errekuperazio zentro batera eraman dituzten amiamoko-ale gazteak dira. Amiamoko-aleak Centro de Recuperación de Fauna Salvaje de Vallcalent-etik (Lleida) datoz. Eskualdean finkatzen laguntzeko habia artifizial batzuk eraiki dira.
     
Proeiktuaren funtsezko atal bat da inguruko ikastetxeetan egiten diren ingurumen-hezkuntzari buruzko jarduerak. Horretarako eskola eta ikastoletan hitzaldiak eskaintzen dira eta gidatutako bisitak egiten dira instalazioetara. Gainera, biztanleei informatzeko helburuarekin dibulgaziozko panel bat jarri da.    
Finantziazioa:
  Bizkaiko Foru Aldundia Gernikako udaletxea Foruako udaletxea Kortezubiko udaletxea
         
Kolaboradoreak: Galtzagorriak eta Egur eta Harri, S.L.   :  
Goruntz
• Posta Kutxa 172, Gernika 48300 Bizkaia • 94 405 21 86 - 606 14 18 37 •