EGUNGO EGOERA
JABEEN SAREA
MINTEGIA |
 |
EGUNGO
EGOERA
|
|
Baso atlantikoak euskal ekosistema urrienetakoak
dira. Mendeetan zehar aurrera eramandako giza,
abeltzantza, nekazaritza, baso, hirigintza,
... ekintza ezberdinek antzina mendiak eta
bailarak estaltzen zituzten kostaldeko harizti,
pagadi eta artadien lurrazala apurka-apurka
murrizten joan dadila eragin dute. Izan ere,
Euskal Autonomi Erkidegoko baso autoktonoek
estali dezaketen eremuaren %20-a baino ez
dute okupatzen. Quercus robur motako hariztien
egoera dramatikoa da, jada jatorrizko lurrazalaren
%95-a galdu baitute.
|
|
|
|
Egoera honetan FUNDACIÓN URDAIBAI-k
QUERCUS PROGRAMA jartzen du martxan, baso
autoktonoa berreskuratu edota kontserbatzeko
helburuarekin, jatorrizko landaredia berrezarriz
(edo bere kasua bada kontserbatuz), horrek
bere onurak ekarriko dituelarik: lurzoruaren
babesa, dibertsitate biologikoaren mantenimendua,
paisaiaren naturaltasunean laguntzea... Horretarako
lursailen kudeaketan parte hartzen dugu berauek
erosiz edo beren jabeekin lagapen hitzarmenak
eginez. |
|
|
HARIZTI ATLANTIKOAK:
|
BANAKETA POTENTZIALA |
EGUNGO BANAKETA |
|
|
Goruntz |
|
|
|
|
|
 |
JABEEN
SAREA
|
|
Euskal baso autoktonoak berreskuratu eta kontserbatzeko
proiektuak martxan jartzean kontuan hartu
beharra dago landa-eremuetako jabetza pribatuen
portzentaia altua eta bere zatiketa handia.
Egoera honen ondorioz, jarduteko modu egoki
bat lursailetako jabeen lankidetza lortzea
da. Beraz, garrantzitsua da lursail berreskuragarri
edota birsorgarrien jabeak erakartzea, tartean
masa zaharrak, birkolonizazio prozesu naturalean
dauden unadak, lehenago baso-ustiapenera bideraturik
zeuden lursailak edo abandonatutako larreak
daudelarik. |
|
Horrela, lan-tresna bikaina da baso helduen
edo basoaren jalkitzea lortu nahian erabili
daitezkeen lursailen jabeen sare bat eratzea.
Lursailaren maneiua beronen zaintza erregimenean
egiten da. Hau da, lursailaren jabetza zaharra
mantentzen da baina FUNDACIÓN URDAIBAIri
lagatzen zaio beronen kudeaketa, elkarlanerako
hitzarmen bat sinatuz. |
|
|
|
 |
MINTEGIA
|
|
|
Baso autoktonoen berreskurapena lortzeko modua
segida ekologiko baten alde lan egitea da,
izan ere normalena eta gizabanakoaren ekintzarik
gabe, aitzindaria den sastrakatik zurezko
formazio helduago eta anitzago baterako trantsizioa
gertatzea da. Azken batean, erabili beharreko
teknikak prozesu natural bati mesede egiten
dio eta bizkortu egiten du, aurretiaz esistitzen
den landarediarengan ahalik eta gutxien eraginez
basoa lehenera ekartzeaz gain.
Horretarako, beharrezkoa da landaredi autoktonoa
izatea; izan ere, eraberritu nahi den lurraldeko
espezie eta aleen erabilerak landareen egokitzea
bermatzen du eta biodibertsitate genetikoaren
kontserbaziorako neurri bat da. Horrela, FUNDACIÓN
URDAIBAItik jarduera-eremu bakoitzean mintegi
propio bat eratzea planteatzen dugu, non lurralde
honetan modu naturalean agertzen diren zuhaitz
eta zuhaixka-erako baso-espezie adierazgarrienak
ernetzen diren. Haziak guk aukeratu, bildu eta tratazen ditugu,
horrela bere jatorria eta kalitatea bermatuz. |
|
Goruntz |
|
|