Urdaibai Fundazioa irabaz asmorik gabeko GKE bat da eta natur ondarearen berreskuratze edo kontserbaziorako proiektu edota jarduera ezberdinak aurrera eramateko kanpotik datozen moneta funtsak behar ditu. Hauek, babesleek zuzenean egindako ekarpenetatik, bazkideen urteko kuotetatik (kasu bietan partikularrak edo enpresak) edo administrazio publikoek eta enpresa pribatuen hitzarmen, subentzio eta laguntza ekonomikoetatik etor daitezke.
|
BABESLEAK
- Zornotzako Udala
- Busturiko Udala
- Foruko Udala
- Gernikako Udala
- Kortezubiko Udalai
- Muxikako Udala
- Bizkaiko Foru Aldundia
|
|
SUBENTZIOAK
- Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitateko eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza
- Fundació Territori i Paisatge
|
|
BAZKIDEAK
Zure laguntza behar dugu proiektu guztiak aurrera eraman ahal izateko.
Dagoeneko 100 bazkide baino gehiago gara, hala ere beharrezkoa jarraitzen duzu izaten.
Anima zaitez!
Egin zaitez bazkide
- Bazkide babeslea
- Suministros Industriales Gaher, S.L.
- Kolaboratzaileak
- Artes Gráficas Grafinorte, S.A.
- Vivero Bertoko Basoa
- Artea (Euskofoto)
- Centro de Recuperación de Vallcalent
- Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala
- Departamento de Medio Ambiente de la Generalitat de Cataluña
- Alpino Tabira
- Departamento de Botánica de la Sociedad de Ciencias de Sestao
- Asociación Bizilore
|
|
|
LANKIDETZA |
Hala ere, Urdaibai Fundazioarekin elkarlanerako moduak ez dira izaera ekonomikoa duten ekarpenetara murrizten. Gurekin lankidetzan aritu zaitezke zure lanaren, zure ideien, zure ekimenen, zure harremanen edo zure lursailen ekarpena eginez.
|
BOLUNTARIOTZA
Jarduera ugari ezingo lirateke aurrera eraman bere ezagutza zein lanen ekarpenak eskuzabaltasunez egiten dituzten jenderik ez balego. Urdaibai Fundazioko boluntarioa izan nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez eta gure proiektuetan parte hartzeko deialdiak jasoko dituzu. Zure ideien ekarpena ere egin zenezake edo agian aurrera eramandako ideia baten arduraduna izan.
|
|
LURSAILEN LAGAPENA
Lursailak badituzu eta euskal natur ondarearen kontserbazio eta hobekuntzan parte hartu nahi baduzu baso autoktonoaren jabeen sare baten sorreran parte hartuz, jar zaitez gurekin harremanetan. Honako elkarrekintza mota bat adostu genezake:
- Kontserbaziorako hitzarmena (baso autoktonoaren jabe bazara eta jabe izaten jarraitu nahi baduzu).
- Erabilera lagapena (baso autoktonoa landatu nahi baduzu, zure jabegoa bere horretan mantenduz).
- Lursailen salmenta eta dohaintza (jabegoa mantentzerik nahi ez baduzu baina naturaren zainketa helburua izanda).
|
|
|
ZER ONURA EKARRIKO DIE ELKARTE PRIBATUEI URDAIBAI FUNDAZIOAREKIN ELKARLANEAN ARITZEAK? |
Ezbairik gabe horrelako ekarpen ekonomikoak egiterakoan onurak lortzen dira:
|