|
|
|
Gizakiak beste edozein espeziek baino gehiago eragin
du Lurrean. Azkenengo bi mendeetan azkartu den prozesu
aurrerakor honek, eztanda demografikoak, industrializazioak
eta baliabideen gehiegizko ustiapenak ekosistemen
zati handi baten hondamena edo narriadura ekarri
dute.
Gaur egun oihanak, basoak eta hezeguneak hondatzen
eta ura, lurra zein airea kutsatzen jarraitzen
da planeta osoan. Baina gizartea pìxkanaka-pixkanaka
jabetzen hasi da gure espeziearen kontserbazioa
gainontzekoen biziraupenaren araberakoa dela.
Garapenak iraunkorra behar du izan, eskala lokal
zein globalean, barne hartzen duen ingurunea eta
biodibertsitatea errespetatuz. Nazioarteko konferentzia,
lege eta hitzarmen ugariren bitartez gizateria
helburu horietara zuzendu dadila saiatzen ari
da, etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun natur-ondare
eta baliabideak agortu gabe.
|
|
|
Gaur egun administrariek kudeatutako baliabide
batzuk helburu horietara bideratuta daude,
baina gure ingurunearen benetako kontserbazioak
gizarte erakunde desberdinen, publiko zein
pribatuen, parte hartzea behar du. Sentsibilizazio
berri honen islada da jende askok konpromiso
pertsonalerako egiten duen aukera, natura
eta ingurumenaren kontserbaziorako borrokan
ari diren GKE eta gainontzeko erakundeetako
kide edo boluntario gisa. |
|
Berebiziko garrantzia du helburu hauek betetzeko
ekimen pribatua hartzen hasi den jokaerak,
administrazioa heltzen ez den puntuetara iritsiz
edo hauek indartuz. Gaur egun errealitate
bat da irabazi-asmorik gabeko elkarte eta
fundazio desberdinen bitartez egiten den parte
hartzea, ingurunearen babeserako jarduerak
burutzeko fondo eta bitarteko pribatuak bideratzen
dituztelarik. |
|
Horrela, RSPB britainiarrak urtean 80 milioi
libera eta 9000 hektarea lur kudeatzen ditu,
Global Nature Fundazioak mundu osoko 28 laku
eta hezegune babesten ditu, Territori i Paisatge
Fundazio kataluniarrak 27000 hektarea lur
kudeatzen du bere kontserbaziorako eta urteko
4 milioi euroko baliabideak ditu, horietatik
%80-a Caixa Catalunya-k ematen dizkiolarik. |
|
Urdaibai Fundazioak ingurugiroaren kontserbazioan
lagundu nahi die administrazioei, sektore pribatua
nahastuz eta gizartearekiko lotura gisa baliagarri
izanez. Laguntza hau modu desberdinetan gauzatzen
da. Nagusiena enpresa eta elkarteek emandako fondoekin
egindako proiektuen finantziazioa da. Hurrengoa
partikularrek berreskuratze edo kontserbaziorako
utzi dituzten lursailen kudeaketa da. Eta hirugarrena
konpromezu indibidual edo pertsonal bat bideratzea
-bazkide gisa parte hartuz- edo, boluntarioki jarduera
desberdinetan parte hartuz. |
Ia Lur osoan bezala, Bizkaia eta inguruko ingurugiro-arazoak
ekosistemen narriadurarekin eta horren ondorioz
sortzen den biodibertsitatearen galerarekin erlazionatuta
daude. Horregatik, Urdaibai Fundazioak martxan jarri
dituen ekimenak hiru programatan bereizten dira.
Lehenengo biek egoera larrienean dauden ekosistemetan
esku hartzea bilatzen dute: basoak Quercus Programarekin
eta hezeguneak Aqua Programarekin. Eta hirugarrenak
Biodibertsitatea Programarekin aipatutako animalien
eta landareen galera geldiaraztea du helburutzat. |
|
|
Goruntz |
|
|
|
• Posta Kutxa 172, Gernika 48300 Bizkaia • 94 405 21 86 - 606 14 18 37 • |
|