2002. urtean sortua, Urdaibai fundazioa irabazi-asmorik
gabeko erakunde bat da eta Euskal Herriko
natur-ondarearen kontserbazioan eta kudeaketan
laguntzea du helburutzat. Gaur egun bere jarduerak
Bizkaiko lurraldean burutzen dira, Urdaibaiko
Biosfera Erreserban ardura berezia jarriz.
Elkarren segidako hiru urtez, Uzelai eta bere kidea Urdaibaira itzuli dira. Honi esker, beste bi zikoina gazte hasiko dira hegaz egiten laster batean!!!
HELBURUAK: Urdaibai Fundazioaren jarduerak inguruneko biodibertsitatearen
kontserbaziora bideratuta daude; honako hau
espezieak, habitata, erlazionatutako prozesu
ekologikoak eta paisaia barne hartzen dituen
multzo gisa ulertuz.
Horretarako lurraldearen kudeaketan parte
hartzen da, arriskuan dauden espezieen berreskuratzea
bultzatzen da, ikerketa-lanak burutzen dira
eta naturaren kontserbazioaren dibulgazio
eta sentsibilizazioarekin zerikusia duten
ikerketa-lan ezberdinak burutzen dira.
Ez galdu aurton, zuretzako prestaturik ditugun ekintzak .Hau hasiera besterik ez da.
• Posta Kutxa 172, Gernika 48300 Bizkaia • 94 405 21 87 - 606 14 18 37 •