Kontaktua
Bazkidea egin
Erdaraz Ingeleraz Sarrera | Programak | Finantziazioa | Jarduerak | Berriak | Loturak Eskubide bereiziak
       
Gizakiak beste edozein espeziek baino gehiago eragin du Lurrean. Azkenengo bi mendeetan azkartu den prozesu aurrerakor honek, eztanda demografikoak, industrializazioak eta baliabideen gehiegizko ustiapenak ekosistemen zati handi baten hondamena edo narriadura ekarri dute.

Gaur egun oihanak, basoak eta hezeguneak hondatzen eta ura, lurra zein airea kutsatzen jarraitzen da planeta osoan. Baina gizartea pìxkanaka-pixkanaka jabetzen hasi da gure espeziearen kontserbazioa gainontzekoen biziraupenaren araberakoa dela. Garapenak iraunkorra behar du izan, eskala lokal zein globalean, barne hartzen duen ingurunea eta biodibertsitatea errespetatuz. Nazioarteko konferentzia, lege eta hitzarmen ugariren bitartez gizateria helburu horietara zuzendu dadila saiatzen ari da, etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun natur-ondare eta baliabideak agortu gabe.

Gaur egun administrariek kudeatutako baliabide batzuk helburu horietara bideratuta daude, baina gure ingurunearen benetako kontserbazioak gizarte erakunde desberdinen, publiko zein pribatuen, parte hartzea behar du. Sentsibilizazio berri honen islada da jende askok konpromiso pertsonalerako egiten duen aukera, natura eta ingurumenaren kontserbaziorako borrokan ari diren GKE eta gainontzeko erakundeetako kide edo boluntario gisa. Berebiziko garrantzia du helburu hauek betetzeko ekimen pribatua hartzen hasi den jokaerak, administrazioa heltzen ez den puntuetara iritsiz edo hauek indartuz. Gaur egun errealitate bat da irabazi-asmorik gabeko elkarte eta fundazio desberdinen bitartez egiten den parte hartzea, ingurunearen babeserako jarduerak burutzeko fondo eta bitarteko pribatuak bideratzen dituztelarik. Horrela, RSPB britainiarrak urtean 80 milioi libera eta 9000 hektarea lur kudeatzen ditu, Global Nature Fundazioak mundu osoko 28 laku eta hezegune babesten ditu, Territori i Paisatge Fundazio kataluniarrak 27000 hektarea lur kudeatzen du bere kontserbaziorako eta urteko 4 milioi euroko baliabideak ditu, horietatik %80-a Caixa Catalunya-k ematen dizkiolarik.
Urdaibai Fundazioak ingurugiroaren kontserbazioan lagundu nahi die administrazioei, sektore pribatua nahastuz eta gizartearekiko lotura gisa baliagarri izanez. Laguntza hau modu desberdinetan gauzatzen da. Nagusiena enpresa eta elkarteek emandako fondoekin egindako proiektuen finantziazioa da. Hurrengoa partikularrek berreskuratze edo kontserbaziorako utzi dituzten lursailen kudeaketa da. Eta hirugarrena konpromezu indibidual edo pertsonal bat bideratzea -bazkide gisa parte hartuz- edo, boluntarioki jarduera desberdinetan parte hartuz.
Ia Lur osoan bezala, Bizkaia eta inguruko ingurugiro-arazoak ekosistemen narriadurarekin eta horren ondorioz sortzen den biodibertsitatearen galerarekin erlazionatuta daude. Horregatik, Urdaibai Fundazioak martxan jarri dituen ekimenak hiru programatan bereizten dira. Lehenengo biek egoera larrienean dauden ekosistemetan esku hartzea bilatzen dute: basoak Quercus Programarekin eta hezeguneak Aqua Programarekin. Eta hirugarrenak Biodibertsitatea Programarekin aipatutako animalien eta landareen galera geldiaraztea du helburutzat.
       
Goruntz
• Posta Kutxa 172, Gernika 48300 Bizkaia • 94 405 21 86 - 606 14 18 37 •